ISTORIOEN OINARRIA: giza bizitza hitzen harira

Mende askotan zehar, istorioek ahotik belarrira heldu izan dira, handik ahora, veste belarri baten bila. Hor bilakatu ziren gure arbasoen arbasoak, sutondoan edo izarpean bata beteari zerbaik kontatzeko gauza egin zirenean, hau da pertsona izatearen norabidean. Amaitu ziren historiaurreko garaiak, hasi ginen mendeak joan mendeak etorri, bide bera jarraitu zuten istorioek.

Istorioek giza bizitzari lotuta, zuhaitz bati bere itzala alboan doan erara: ume aroan solasean entzuten ditugu goxotasunez, eta helduak garenean honelako edo halako idazki, bertso edo zinema egiturekin nork bere historia eratzen joaten gara. Horreetan sortzen diren bizipen, sentimendu edo irrikekin biziaren barne oreka ehuntzen dugu.

Hau da, inguruko ekintzek, norberegana ekarrita eta denboraren harira ordenatuta, ekintzak eta nork beraren kontzientzia eratzen dute.

2. MUNDU IKUSKERA ISTORIO ERARA

Gizakiok gure bizitzaren ulermena sortzeko, istorioak ditugu bitartekari, eta bertan narrazio horreen barrenean aurkitzen gara. Horregatik esaten dugu, mundua bizitzaren ikuskera bat dugula: ibilbidea aukeratu eta esanguratsuak, fikzio, amets eratuak ikuskera edo kosmologia modura.

Zer esan nahi du mundua istorio ikuskera eratua? Lehenengo, munduaren izaera eta ulertzea, bizipenetatik sortzen diren sinesmen, jakituri eta usteak; hemendik sortzen da mundu ulermen, eraketa eta nortasun pertsonala.

Bigarren, mundua istoriaren harira hartuta, ezagutzaren bideak argitzen ditu. Mundu ulermena liburua irakertzearen antza dauka; gizaki izateak irakurten ikastea eta mundua hitzen harira azaltzea, Simone Weil-en esanetan, idatzi gabe dauden idazkia dugu, bere esanahi ezberdinen giltza bilatu behar duguna. Bide honeek denboraren lehenengo aldietatik dator.

3. BIZIA, ISTORIO KONTAKIZUNA  

Kontakizunen azpiko harietan agertzen diren irudi, fikzio, ikur eta usteak giza bizitzaren norabidea eta zentzua sortzen dute. Giza izatea ez da bere osotasunera heltzen errealitatea neurtzea edo maneiatzetik sakonera ez badoa. Paul Ricoeur-ren hitzetan: Izanaren behinenean fikzioak daukan eragina kanpoan usten badugu, orduan bai positivismo joera nagusitzen dela, hau da, izana neurtu edo deskribatu daiteken bakarra da.

Norberaren nortasuna eraketaren ibilbidean, bizitzari oinarri eta norabidea eskeintzeko, aparteko indarra dauka kontatzen ditugun istorioek. Gure izatearen eredu oinarriak eta bakoitzaren izate beteari begira, eta baita gure ekinen bidea sortzeko.

Jainkozaletasunaren bizipenean berdin suertatzen da, kristautasun ereduari begira.

Nazareteko Jesusen ete jarraitzaileen taldetik sortutako egitasmoan gizatasun istorioak bidelagun dira Jainkoari buruz hitz egiteko. Talde hareetako kideen jakituri emaitzak gure nor izatearen eredua sortzeko eredu hartzen ditugu. Txanpoi baten antzera, alderdi bi agertzen ditu: balore proposamena eta Jainkoarekiko harremana bat dira. Bide honek giza biziari norabide eta zentzua eskeintzen die.

4. ISTORIOAK, SENDATZE BIDEAK

Istorien onuren artean eroapen jarrera sortzaileak bihurtzen dira, eta istorio kontalariak erresilientzia begiraleak dira. Kontakizunen aukeratzea asmatzeak berea dauka, bertan norberaren indarra eta elkarbizitzaren eroapena sortzen delako.

Gizaki bakoitzaren nor izatea sortzen gabiltzan bitartean, bidelagun izateko erronka agertzen zaigu alderdi ezberdinetatik, bizipenei hitz esanguratsuak jarten, ikur sendoak aurkituta… eginbehar horretan balore eta harremanekin bizitza esanguratsua eratzeko.

Bide batetik nahiz bestetik, istorioak elkarri kontatzen jarraitu dugu, pertsonak garelako.

Comparte