Hilebete honetan, EBI sareko ikastetxeek hainbat txango, bisita kultural eta jarduera egin dabez ikasgelatik kanpo etapa guztietako ikasleakaz.
Esperientzia horreek ikastetxeen proiektu pedagogikoaren parte dira, bizipen-ikaskuntzaren aldeko apustua egiten dauan hezkuntza ulertzeko modu bat islatzen dabe, eta ikasgelan landutako edukiak ikasleentzako testuinguru erreal eta esanguratsuetara hurbiltzen dabez.
Urteera horien bidez, umeek eta gazteek zuzeneko esperientziatik ikasi ahal izan dabe, eta bizikidetza, autonomia, talde-lana edo ingurunearekiko jakin-mina lako gaitasunak indartzen dabez. Museoak, naturguneak, kultura-jarduerak, kirol-topaketak eta hainbat hezkuntza-eremugaz lotutako bisitak izan dira aste hauetan garatu diran proposamenetako batzuk.
Ikasketa akademikotik haratago, jarduera horreek ikasleen garapen pertsonal eta sozialari be laguntzen deutsie, bizikidetza-espazioak sortzen dabez eta hezkuntza-komunitatearen barruko loturak indartzen dabez.
Horrelako ekimenekaz, EBIko ikastetxeek hezkuntza integralaren aldeko apustua egiten dabe, non ikasteak be ikasgelatik kanpo esperimentatzea, partekatzea eta aurkitzea esan gura dauen.














