Irakasleen etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da. Eta EBIn gure ikasleen heziketan aurrera egiteko lanean jarraitzen dogu, ikasturte hasieran irakasleen prestakuntza hobetuz. Ikasturte hasierako asteetan, prestakuntzak askotarikoak dira, bai ikastetxeetan bertan, bai ikastetxeetatik kanpo, hainbat alorren inguruan: hezkuntza-barrikuntza, hezkuntza emozionala, metodologia barriak…
Adibide ezberdinak jarriko doguz:
Orain, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeko irakasleek hezkuntza barrikuntzan eta LOMLOEn sakondu dabe Trilema Fundazioagaz.
Iparragirre Ikastolako (Bilbo) irakasleak Herbeheretan izan dira Snoezelen ikuspegiaren inguruan trebatzen bere sortzaileetako baten eskutik: Ad Verheulen psikoterapeuta.
Kudeaketa emozionalaren eredua VEC (Prestakuntza Emozino-Lotura Kontzientea) metodoan oinarritzen da eta Roberto Aguado psikologo ezagunaren aholkularitza dau. Holan, gero eta irakasle gehiago inplikatu dira ereduaren ezagutzan. Egunotan, adibidez, Patronato Santa Eulalia bezalako EBI ikastetxeetako irakasleek informazio barria jaso dabe Aguadoren eskutik.