Irakasleen inplikazioa, funtsezkoa ikasturte hasiera honetan

Zailtasunak-zailtasun, EBI ikastetxeen antolaketa eredugarria izan da covid-19aren aurkako neurriak martxan jartzeko eta ikasleen segurtasuna bermatzeko. Eta zeregin horietan, irakasleen lana funtsezkoa izan da.

Zuzendaritza-taldeak, alde batetik, eta irakasleen klaustro guztiak, bestetik, lanean hasi ziren ikasturtea hasi baino aste batzuk lehenago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloak ikastetxe bakoitzera egokitzeko. Gero, egunez-egun, neska-mutilak gidatu dituzte sarbideak eta irteerak egokiak izateko eta espazio guztietan (geletan, jolastokietan, jantokietan…) segurtasun neurriak gorde ditzaten.

Eta hori guztia konpromisoarekin eta dedikazioarekin egin dute. Baita protokoloak azaltzen, bideoan ikusi daitekeenez. Oraingo honetan, txalo zaparrada andereño eta maisuentzat da.

Comparte