EBI sareko Iparragirre Ikastola ISO 21001 ziurtagiria lortu dauan lehen euskal ikastegia da. AENOR Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Alkarteak emoten dau aintzatespena, eta, zehazki, hezkuntza erakundeen kalitatezko kudeaketa nabarmentzen dau. Estatuan, izan ere, ISO ziurtagiria lortu dauan bigarren ikastegia da, Valentziako ikastetxe baten ostean, aintzatespena 2018an sortu ondoren.
Zehazki, ISO 21001:2018 “Kudeaketa Sistemak Hezkuntza Erakundetarako” arauak hezkuntza erakundeen kudeaketa ebaluatzen dau, prozesuak hobetzea eta eta zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen beharrei erantzutea helburu izanik. Hezkuntza-sistemaren funtzionamenduan eraginkortasuna sustatzera bideratuta dago.
AENOR-ek egindako txostenak azpimarratzen dau Bilboko Iparragirre kalean kokatutako Iparragirre Ikastolaren kalitatea kudeaketan. Zenbait alderdi nabarmentzen dauz, hala nola, “ikasleengan ardaztutako funtzionamendua”, jokabide “etikoa” hezkuntzan, hezkuntza jardueraren planifikazioa, segurtasuna datuen babesean edo ikastolaren erabilerraztasuna.
Azken hileotan haren instalazioak barritu dauazan ikastolaren bereizgarriak dira ikasleen beharretara egokitutako arreta pertsonalizatua, aniztasunarekiko jokabidea, jasangarritasuna edo KM0 elikadura, besteak beste.