Iparragirre Ikastolak, Bilboko uriguneko Haur Hezkuntzako euskarazko ikastola bakarrak, bere hamargarren urteurrena beteko dau ikasturte honetan. EBI sareko ikastola Iparragirre Eskolaurre eta Karmengo Ikastola ikastetxeen bat-egiteari esker sortu zan, eta gaur egun 2 eta 5 urte bitarteko 500 ikasle baino gehiago dauz.
Efemeridea ospatzeko, ikastolak jarduera programa bat diseinatu dau, familiak zuzenean kontuan hartuko dauana. Hilero, jarduera bat antolatuko dau, gurasoak gonbidatuta. Irailean, adibidez, uda honetan berritu diran ikastolako instalazio barriak ezagutzeko aukera izan dabe familiek.
Familiek, halaber, seme-alabekaz elkarreragin eta ikastolako kultura- eta hezkuntza-jardueretan parte hartu ahal izango dabe, hala nola Gabonetan edo Santa Agedan, ikasturte-amaieran, etab.