‘Inspira STEAM’, etorkizuneko emakumeak inspiratzen dituen aholkularia

Avellaneda Ikastetxean amaitu dugu “Inspira STEAM” programaren azken saioa. Hamaika sari jasotako proiektua, Deustuko Unibertsitateak sustatua Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.

Garapenean, taldeko aholkularitza teknika erabili da STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arte eta Matematika) Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen artean sustatzeko helburuarekin.

Proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren 6 lan-saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.

Aurten Amaia Garayren laguntza paregabea izan dugu aholkulari lanean. Euskal Herriko Errepide, Kanal eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren gerentea da eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi taldeekin garatu du bere eginkizuna.

Lan saioetan zehar, zenbait gai jorratzen ditugu: inguruko estereotipoak, lana edo emakumeak eta zientzia historian zehar. Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.

Comparte