“Inspira STEAM”, etorkizuneko emakumeak inspiratzen dauazan aholkularia

Avellaneda Ikastetxeko LH 6. Mailako ikasleek “Inspira STEAM” programa abian jarri dabe. Hamaika sari jasotako proiektua, Deustuko Unibertsitateak sustatua Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dauzana. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten dauz, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.

Garapenean, taldeko aholkularitza teknika erabili da STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arte eta Matematika) Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen artean sustatzeko helburuagaz.

Proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez euren eguneroko bizitza azaltzen deutsie  neska-mutilei klaseko orduetan egiten diran 6 lan-saioetan. Danak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.

Comparte