Ingeniaritza Mekatronikoa, Somorrostro Prestakuntza Ikastegiko ikasgeletan

Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak Ingeniaritza Mekatronikoko eskolak jarri dauz abian ikasturte honetan. Mondragon Unibertsitateagaz batera emoten dauz, eta lehen seihilekoan Zorrozaurreko ‘Bilbao AS Fabrik’-en izan dira.

Ingeniaritza Mekatronikoko Graduko Eredu Duala diziplina anitzeko ingeniaritza da (mekanika, elektronika, automatizazioa eta kudeaketa), Batxilergoko eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleei zuzendua, eta enpresagaz koordinatua formatu dualean garatzeko.

Izan be, Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua Euskadin titulazio berean hiru jakintza arlo biltzen dauazan lehen titulua da, eta premia komunak dauz enpresetan: mekanika, elektronika eta automatizazioa. Holan, Euskadin 4.0 industriako prestakuntza premia oso handia betetzen da.

Comparte