Umeen zirrara, mozorroak, jaialdia… Inauteriak ikastetxeak kolorez eta pozez betetzen dabez baina ezin dogu ahaztu jaiak dauan hezkuntza izaera. Sinpleki, ez dira ospatzen derrigorrez ospatu behar diralako. EBI Elizbarrutiko Ikastetxeen sareko ikastetxeek ondo dakite. Hainbat arrazoi ezkutatzen dira ospakizun honen atzean. Lehendabizikoa, proiektuetan oinarritutako irakaskuntzan oinarritzen dan hezkuntza ereduagaz harreman estua da.
Haur Hezkuntzatik Batxilergora, ikasleek mozorroak jantzi eta ondo pasatu baino, zer edo zer gehiago egingo dabe. Nagusiki ikasketa ikustarazi. Adibidez, Artxandape Ikastolaren kasuan, ikasturte bakoitzak azken asteetan klasean landu dabezan gaietan oinarritutako zibilizazio, kultura edo lanbideez mozorrotu dira. Modu honetan klasean landutako kulturak ikustarazten, azaleratzen dabez, eta ikasketa eta ulermena hezkuntzaren alde garrantzitsuena bihurtzen dira.
Inauterien atzean gure kultura dago. Euskal inauteria ikasgeletatik dabil. Gure geografia eta ohiturak, euskera eta euskalkiei lotuta, ospakizunaren oinarriak dira. Txitxibirduntzi egunagaz, Ostegun Lodiagaz edo Eguen Zuriagaz gertatzen da be.
Beste adibide bat. Iparragirre Ikastolako proiektu ‘ekologikoa’ Proiektuekaz lotuta sortu dabez mozorroak, betiere material berrerabiliagaz eta sormen handiagaz.
Hainbat hezkuntza arrazoi finko, ikasleen motibazioa, sormena eta imajinazioa nabarmenak diran inauterietan.
Agate Deunatik inauterietara, tradizioa eta ikaskuntza
Data nabarmenak dira egutegian, eta, gainera, aitzaki paregabea tradizioan eta horren inguruko arlo gehiagotan sakontzeko. Agate Deunatik inauterietara, EBI sareko ikasleek jai honeen bereizgarriak diran ilusioa, motibazioa eta laguntasuna erakusten dabe.
Eta ikaskuntzaren parte ere bada. Bai prestakuntzan zein ospakizunean, ikasleak prozesu sortzaile, musikal eta artistiko batean murgiltzen dira, beste abantaila batzuen artean. Agate Deunak, gainera, elkartasun osagaia dau (gizarte kausetarako dirua biltzea, nagusien egoitzetan abestea…), funtsezkoak ikasleen hezkuntza prozesuan.
Inauteriak, gainera, Hauts Egunaren eta Garizumaren aurreko fasea dira. Eta otoitz egiteko, hausnartzeko eta hazkunde pertsonalerako unea dala gogorarazten dabe. Holan ospatu dabe EBI ikastetxe eta ikastolek.