Imanol Pradales Lehendakaria Sopuertako San Viator  Ikastetxean izan da, Hezkuntzako ordezkariarekin eta EBIko zuzendari nagusiarekin batera

Imanol Pradales Lehendakaria Sopuertako San Viator Zentroan izan da gaur, Iñaki Orbe Bizkaiko Hezkuntza Ordezkariarekin eta Nerea Begoña Lopategi EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak elizbarrutiko ikastetxeetako Zuzendari Nagusiarekin batera. Bere ibilbidean zehar, Lehendakariak, bere laguntzaileekin batera, Basoen Kudeaketako Goi Mailako ikasleek egiten duten lana gertutik ezagutzeko aukera izan du.

Bisitan, laborategian eta negutegian zehar ibili dira, eta ikasleek bertan azaldu dizkiete gaur egun lantzen ari diren proiektuak. Ikasleek beren esperientziak partekatzeko eta ikasketetan izandako aurrerapenak erakusteko aukera izan dute.

Lehendakariak denbora eman du, halaber, SEAko Goi Mailako ikasleekin elkarreraginean, eta Gela Egonkorreko ikasleekin amaitu du bere ibilbidea. Azken horiek, maitasun handiz, hamaiketako bat eskaini diote harrera gisa.