Ikasturte amaiera iristeagaz batera, EBI sareko ikastetxe eta ikastolek ikasturte amaierako jai tradizinonalak ospatu dabez. Jardunaldi horietan ikasleak, familiak, irakasleak, ikasle ohiak eta ikastetxeetako langileak biltzen dira, bizikidetzaren eta ospakizunaren inguruan.
Ikastetxe bakoitzak bere errealitatera eta tradizioetara egokitutako jarduerak antolatu dauz. Horietako batzuk hezkuntza-komunitate osorako hitzordu garrantzitsuak bihurtu dira dagoeneko.
Ospakizun horietan kirol-jarduerak, emonaldiak, jolasak, erakustaldiak, herri-bazkariak eta testuinguru akademikotik kanpo alkarregaz denbora partekatzeko pentsatutako hainbat proposamen sartzen dira. Jai-giroaz gain, hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko loturak sendotzeko eta ikastetxe bakoitzeko kide izatearen sentimentua balioesteko aukera emoten dabe.
Horiekaz, ikasturtez eta esperientziaz betetako ikastaroa agurtzen dabe ikastetxeek, egindako bidea alkarregaz ospatuz eta datorren urteko erronkak ilusioz prestatuz.








