Ikasleen emozioen kudaketa ere oinarrizko zutabea da EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. VEC (Lotura Emozional Kontzientea) ereduak elizbarrutiko sarean hazten jarraitzen dau. Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeak eredua ezarri dau ikasturte honetan.
Etxekoek, adiskideek, neska-lagunek eta mutil-lagunek, ikasketek, inguruneak… modu erabakigarrian eragiten dizkieten emozio multzoa sorrarazten dituzte eurengan. Emozio hauek kudeatu ahal izatea, emozioak identifikatu eta egoera bakoitzari ondoen datorkien moduan egokitzea funtsezko tresna bilakatu da ikasleen osasun afektiboa edo bizi-botikina hobetzeko. Eta horrek guztiak egunez eguneko jardunaren hobekuntza dakar: bere buruarekin, bere lagunekin, etxekoekin edo ikasketekin.
Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ikastetxe eta ikastolek Roberto Aguado psikologo ospetsuaren eta ‘Emocional Network’ adimen emozionalean aditua den enpresaren metodoa ezarri dute: Lotura Emozional Kontzientea (LEK).
Lotura Emozional Kontzientearen metodoak abiapuntu bi ditu: alde batetik, gure emozioez kontziente izateko aukera –eta premia– dugu, eta bigarrenik, jakin badakigu emozio horiek aldatu ahal direla. Baina ez arrazoitik, emozio beretik baino.
Hau da, gizabanakoari eragiten zaizkion emozioak identifikatu ostean, ondo bereizi behar da emozio egokiak ote diren, eta egokiak ez baldin badira, beharrezko emozioen ordez aldatu behar dira.