EBI lau ikastegik –Berakruz Ikastolak, San Viatorrek, Otxarkoaga Ikastetxeak eta Somorrostro Ikastegiak- parte hartu dabe probetan ikasleek eraikitako auto elektrikoekaz. Baina ez dau azkarrenak irabazten.
Otxarkoaga Heziketa Ikastetxeko eta Somorrostro Prestakuntza Zentroko LHko EBI ikastegiak j Euskelec hezkuntza-proiektuan parte hartu dabe, hau da, ikasleek eraikitako auto elektrikoen lehiaketan.
Markinako Berakruz Ikastolak, bere partetik, Greenpower-Bridgestone zirkuituan parte hartu dau. Azken proban, Los Arcos-en (Nafarroa) egin zana, ‘Etorkizuneko Ingeniariak’ saria lortu dabe. Horretarako, ikasleek auto elektrikoa diseinatu eta eraiki behar dabe, eta gainera, proiektu osoa garatzeko, bideragarritasun finantzieroa be aztertu behar dabe.
Holan, LHko hainbat mailatako neska-mutilek % 100 elektrikoa dan ibilgailu bat diseinatuko eta eraikiko dabe oinarri motor komun baten gainean (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen talde-lana indartzeko eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa oinarritzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikoagaitik.
Ibilgailua eraiki ondoren, ikasleek hainbat lasterketetan parte hartuko dabe uri-zirkuitu batean, eta horreek eraikuntzaren eraginkortasuna neurtuko dabe.
ETHAZI metodologiaren bidez, auto elektrikoak urtean zehar fabrikau dabez, proiektu edo erronka gisa. Holan, ezagutza eta gaitasun guztiak mahai gainean jartzen dira eta, aldi berean, motibazioa, konpromisoa, erantzukizuna eta, batez be, talde-lana garatzen dira.