Bazenkian…? EBI-n, ‘Ikaskuntza eta Zerbitzu’ programen bitartez, alkartasuna, enpatia edo errespetua bezalako baloreak ikusgarri egiten dira. Ikasleak pertsona bezala hazten dira, eta konpromisoa hartzen dabe, funtsezko balorea gizarte honetan.
Gure ikasleak adinekoen egoitzetara joaten dira, non aititeak eta amamak entzuten dabezan, haiekaz hitz egiten eta abesten daben, gozatzen eta ikasten daben…
Curriculumak XXI. gizaldiko ikasleentzat ezinbestekoak diran gaitasun edota abilidadeak jasoten dabezan ikasketa-egitasmo eta egitarauei heltzen deutse. Horren adibide, oinarrizko gaitasunez gainera, beste hainbat egitasmo eta gai txertatu dira, besteak beste: xakea, robotika, ikaskuntza eta zerbitzu solidarioa…