Hiru EBI ikastegi, ‘Greenpower Iberia-Bridgestone’ proiektuan

EBI sareko hiru ikastegik –Bera Kruz Ikastola, Centro de Formación Somorrostro eta Centro Formativo Otxarkoaga- ‘Greenpower Iberia-Bridgestone’ proiektuan parte hartuko dabe ikasturtean zehar. Azken hilabeteotan, ikasleek auto elektriko bat eraiki dabe hainbat lasterketa jasangarritan. Erantzukizun ekologikoa eta berrikuntza sustatzea dau helburu.

Martxoaren 13an egin da Bilbon probako lehen lasterketa. Proba bakoitzaren irabazlea, ostera, ez da gehiago korrika egiten dauana, 90 minututan pistan itzuli gehiago egiteko gai dana baizik.

Erronkak hezkuntza helburu argia dau. Ikasleek motor eta bateria bereko autoa eraiki behar dabe, baina talde bakoitzak aldaketak egin dezake eta karrozerian edo elementu mekanikoetan barritu. Horrela, ibilgailuen errendimendua hobetzen saiatu behar dira. Katxarro moderno hauek guztiak eskolaz kanpoko ordutegian eraiki dira. Proiektuaren helburua STEM bezala ezagutzen diran trebetasunak garatzea da (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika ingelesezko siglei dagozkienak).

Comparte