Zulaibar Ikastegiak belaunaldien arteko topaketa bat hartu dau martxoan. Bertan, Igorreko Batz enpresako langile erretiratu batzuk bildu dira, Zulaibarren ikasle izandakoak – baita irakasleak be –, egungo ikasleakaz batera. Topaketa horri esker, ikasle ohiek instalazio barriak ezagutu ahal izan ebezan, eta ikasleek, barriz, eskolaren bilakaera ezagutu ahal izan eben, beren aurrekoen testigantzagaz.
Bizkaia 2026 Belaunaldien arteko II. Topaketa izeneko ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Tknika Euskadiko LHko ikerketa aplikauko zentroak sortu eben, hezkuntzaren eta gizartearen arteko zubiak sortzeko, gazteen eta adinekoen arteko ezagutza eta esperientziak alkarregaz trukatzeko edo belaunaldien arteko harremana bultzatzeko, hezkuntzaren eta gizartearen barrikuntzaren ardatz gisa.
Holan, Zulaibarren, ikasle ohiek, egungoek gidatuta, Oinarrizko LHko mekanizazio-tailerra, mekanizazio konbentzionaleko tailerra eta zenbakizko kontrola eta fabrikazio aurreratuko tailerra ezagutu ebezan. Ondoren, gazteek eta nagusiek lehengo eta oraingo hezkuntzaz eta benetako tailerretako lanaz berba egin eben.



