Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Bilboko Artxandape Ikastolan izan zan joan dan eguenean, eta bertako instalazio barriak eta hezkuntza-proiektuaren zati bat ezagutzeko aukera izan eban. Proiektua azken urteetan ezarri da, eta planteamendu pedagogiko barritzaileetan oinarrituta dago.
Sailburuak, holan, ikastolaren arkitektura pedagogikoaren aldeko apustua ezagutu ahal izan eban, gelak modernizatu eta egokitu baitauz, ikasleentzako hezkuntza hurbilago eta eraginkorragoa eskaintzeko.
Gainera, Zuhaitz Bilbao Artxandapeko zuzendaria, Nerea Begoña EBIko zuzendaria, eta irakasleak eta ikasleak agurtu zituen. Bestalde, Bizkaia Irratiko irratsaioan parte hartu eban, ikastolara joan baitzan bere proiektu batzuen barri emotera.