Itzuli dira ikastetxe eta ikastoletara eskolaz kanpokoak (hezkuntza ez formala) 2021-2022 ikasturtean, iazko etenaldiaren ostean. Eta gogo handiz, bai guraso zein ikasleen partetik. Aukera eskaintza anitz hau ez da denpora pasatzeko modu bat bakarrik. Onura asko dekozan errefortzu bat da, jarduera edozein izanda be.
- Ezagutzak sendotu. Neska-mutilak ingeles, euskera edo musikako eskolaz kanpokoetara joaten diranean eskoletan ikasitakoa indartzen dabe. Ez hori bakarrik. Seguruago sentitzen dira ikasgelara heltzen diranean.
- Talde lana. Oso garrantzitsua da umeek txikitatik taldean lan egiten ikastea. Lankidetza, laguntasuna edo tolerantzia mota honetako jardueretan ikasiko dabezan trebetasun batzuk dira.
- Sozializazioa. Beste umeekaz erlazionatzen ikastea eta ideiak eta jolasak partekatzea.
- Antolaketa. Umeek txikitatik ikasten dabe antolatzen eta euren denbora ondo planifikatzen.
- Osasuna hobetzen dau, fisikoa zein emozionala. Umeentzat motibazioa izango da jarduera hori egitea eskola ostean. Gainera, obesitatea bezalako haur gaitzak prebenitzen laguntzen dau eta energia erretzen laguntzen deutse.
- Euren burua adierazteko beste modu batzuk ikasten dabez. Margolaritza, musika edo dantza bezalako jarduera artistikoek erlazionatzeko eta euren burua adierazteko modu desbardinak erakusten deutsiez.
- Norbere buruarekiko konfiantza handitzea. Mota honetako jarduerak egiteak sormena estimulatzeko eta eskuko eta ahozko trebetasunak barneratzeko aukera eskaintzen deutsie, etorkizunean erabilgarriak izango diran gaitasunak.