Hogeta bederatzi bideoklip aurkeztu dabez ‘Jazotakoa jaso’ lehiaketaren VI. ekitaldi honetan. Aurton, Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia, Eleizbarrutiko ikastetxeak (EBI) kokatuta dagozan herrietako eleiz msika, dantza eta jaien ingurukoa da. Aukera ederra, beraz, Bermeoko, Bilboko, Elorrioko, Gernikako, Markinako, Muskizeko, Ondarroako, Ortuellako, Santurtziko, Sodupeko, Sopuertako edo Zeanuriko ikastetxeek, teknologia digitalak kultur ondareari lotutako edukiez hornitu daiezan.
Herri relejinoari lotutako abestiak, dantzak edo ohiturak dira Eleizbarrutietak ikastetxeetako ikasleek bideoklipen VI. lehiaketan landu dabezan kontuak. Iaz, bestalde, lehiaketan osoko ekologia eta danona dan etxearen zaintza landu eben.
Atzo zabaldu zan bideoklipik gustukoena bozkatzeko epea. Martxoaren 19a, San Jose eguna, izango da botoa emoteko azken eguna. Ikastetxe bakotxak gehienez 3 bideoklip aurkeztu ahal izan ditu kategoria bakotxean: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta gela egonkorra/curriculum-dibertsifikazinoa.
Los videos se han elaborado entre toda la clase y el jurado valorará especialmente la originalidad, la interdisciplinariedad y el uso adecuado del euskera. También recibirá un premio el videoclip más votado.
Epaimahaiko kideek, hau da, Ana Berrizbeitia (Heziketa), Santiago Larrañaga (BAM) eta Igone Etxeberria (Labayru), martxoaren 20an iragarriko dabe irabazleen zerrenda.
Sari-banaketa, Somorrostron
Gotzaina buru dala ospatuko dan sari-banaketa, martxoaren 21an izango da Somorrostro ikastegian. Javier Onaindia Eleizbarrutiko irratietako zuzendariak aurkeztuko dau.
Somorrostro ikastegiko ikus-entzunezkoen saileko ikasleei antolatu eta koordinatuko dabe alderdi teknikoa sari-banaketaren egunean eta irakasleen laguntza be izango dabe. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.
Botoa emoteko esteka: hemen