Haur masaje tailerrak: afektua eta lotura EBI ikastetxeetan

San Fidel eta Berakruz ikastolek 0-2 urte bitarteko umeentzako masaje tailerren aldeko apustua egin dabe


Gernikako San Fidel Ikastolak eta Markinako Berakruz Ikastolak haurrentzako masaje tailerrak antolatzen dabez 0 eta 2 urte bitarteko umeentzat eta haien familientzat. Saio honeek gurasoen eta seme-alaben arteko lotura errazten dabe, eta, gainera, umeen nerbio- eta immunologia-sistemetan, loan eta digestio-eragozpenak arintzean eragina dabe.

Ezagutza guneak dira, non gurasoek ikasi ahal daben euren seme-alaben keinuak hobeto ulertzen, eta haiei erantzuten be, ekarpen garrantzitsua harreman seguru eta afektibo bat garatzeko; umeen ongizateari bultzada adin goiztiarretatik.

Honelako jarduerak EBI sareko ikastetxeek eskaintzen dabezan zerbitzu osagarrien parte dira, ikasleen bizitzaren alderdi guztietan eragina izango dauan hezkuntza integrala sustatzeko. Funtsezkoa da, halaber, familiekaz laguntza- eta lankidetza- harremanak ezartzeko.

Comparte