Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazioa hasi da Euskadin

Ikasleen matrikulazio epea hasi da Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan Euskadin. 2022-2023 ikasturteari begira, aurrematrikulaziorako epea urtarrilaren 17tik 28ra izango da.

Matrikulazioa burutu ahal izateko informazioa hemen:

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:

On-line: 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean

Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean

Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2022ko otsailaren 15etik martxoaren 7ra

Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2022ko martxoaren 8tik 15era

Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2022ko martxoaren15era arte

Eskabidean atzera egitea: 2022ko martxoaren 15era arte

Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2022ko martxoaren 22tik apirilaren 22ra

Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2022ko martxoaren 29a

Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2022ko apirilaren 22ra arte

Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2022ko irailaren 16ra arte

Eskabideak

Bi aukera:

On-line  (2022ko urtarrilaren 17tik 28ra, 24:00ak arte)

– Mozilla Firefox eta Google Chrome dira gomendatutako nabigatzaileak

– Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu, jo ezazu ikasgunea@hezkuntza.net helbidera

 * Eskuliburua 

 Aukeratutako lehenengo ikastetxean (idazkaritza ordutegian, 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra)

Eskabide orria  (eguneratze-data: 2022-01-14)

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Aurkeztu behar den dokumentazioa  (eguneratze-data: 2022-01-14)

Comparte