“Gizartea jasangarriagoa eta bidezkoagoa bihurtzeko gai izango diran pertsonak”

EBI Elizbarrutiko Ikastetxean sarean, txikitatik, plastikoa murriztea bezalako baloreak eta kontsumo-ohiturak bereganatzen dabez, gaur egun oso garrantzitsuak diranak. Orain, ikasleek  UNESCO Eskolen Sarearen ‘Desplastifícate’ ekimenean parte hartu dabe egunero erabiltzen dogun plastikoaz jabetu daitezan eta kontsumoa #murriztu daien.

Artxandape Ikastolan, esate baterako, Familiek asteburuan erabilitako #plastiko guztia ekarri dabe gure etxeetan sortzen diren ontzi guztiak ikusarazteko.

Adituak bat datoz hezkuntza barriaren erronkei jagokenez. Harrotzeko modukoa da EBI sarean ildo horretan lan egitea. Gizartea jasangarriagoa eta bidezkoagoa bihurtzeko gai izango diran pertsonak nahi doguz. Etorkizun jasangarri baten alde.

Comparte