Giza eskubideak eta planetaren zaintza: gaurko heziketa etorkizun barneratzailerako

Gaur, giza eskubideek era kezkagarrian atzera egiten dihardue leku askotan. Bizimodu duinerako hain oinarrizko diran elikadura, etxebizitza osasuna edo hezkuntza lako eskubideak ez dagoz bermatuta. Ez horreek ezta inguru osasungarrian bizitzeko eskubidea be.

Planetaren eta bere bioaniztasunaren zaintza lehenesten da Frantzisko Aita Santuak Laudato si’ entziklikan, non gizon-emakumeen zaintzaren eta izadiaren zaintzaren arteko lotura estua nabarmentzen dauan, proposatutako osoko ekologian. Ezin da ez eskubiderik bermatu hondatutako planetan ezta etorkizunik ziurtatu planeta bitarteko hustzat hartu ezkero. Gure bizimoduek eta ekoizpen eta kontsumo ereduek arriskuan jartzen dabe bizitza -baita geroko belaunaldiena be.

Krisialdi eko-sozialean gagoz: pobretasuna, behartutako migrazinoak eta desbardintasuna baliabideen agortzeari eta klima-aldaketari lotuta dagoz. Dana dago lotuta.

Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Laudato Si’ Helburuak justizia soziala eta danona dan etxearen zaintza lotzeko dei dira. Eleizbarrutiko ikastetxeek aukera erabakigarria dabe hemen. Baina familiok be geure buruari itaundu beharko geunskio: Gure bizitzeko, kontsumitzeko eta zaintzeko eran, ze aldaketa txiki bihurtu daiteke gure seme alaben heziketarako eta guztion etorkizunerako aukera?

Roberto Vidal

Osoko ekologiarako eleizbarrutiko erreferentea