Patronato Ikastetxeko Giulia Conde ikasleak Eduardo Chillida Matematika Olinpiadetako lehen 10 postuen artean kokatu da.
Saria Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak emon eban, parte hartu eben ikasleen ahalegina, talentua eta dedikazioa nabarmendu ebazan ekitaldian.
Emaitza hori lorpen garrantzitsua da Giuliarentzat eta Patronato Ikastetxeko hezkuntza-komunitatearentzat be. Ikastetxeak pentsamendu logikoaren, arrazoiketa matematikoaren eta bikaintasun akademikoaren garapenagaz dauan konpromisoa islatzen dau.
EBI saretik Giulia zoriondu gura dogu emaitza aipagarriagaitik eta ikasle guztiak animau gura doguz matematikara jakin-minez, ahaleginez eta gogo biziz hurbiltzen jarraitzera.





