Snoezelen ikuspegia daben gelak, psikomotrizitate-gelak edo alkartasuna bezalako baloreak indartzen dabezan jarduerak. Ikasturte honetan, EBI ikastetxeek barrikuntza pedagogikoak jarri dabez abian ikasleen prestakuntza osoan aurrera egiteko.
Psikomotrizate gela barri bat
Uribarriko Artxandape Ikastolak psikomotrizitateko gela barri bat estreinatu dau, Haur Hezkuntzako ikasleei ahalik eta hezkuntza onena emateko konpromisoa berresten dauana. Espazioa umeak mugitu, jolastu, esperimentatu eta espazio seguru batean hazteko pentsatuta dago. Ekipamendu gehigarria, azken ikasturteetan instalazioak birmoldatu dauazan ikastola batentzat.
Snoezelen Ikuspegia
Snoezelen metodologiak estimulazio multisentsoriala bilatzen dau, esperimentatzeko, sortzeko eta irudikatzeko eta, holan, ikasleen pentsamendua eta hezkuntza aberasteko. La Inmaculada Ikastetxeak bere familiekaz egingo dauazan saioak hasi dauz.
Familien arteko irakurketa
Alkarrekin irakurtzen dogunean, alkarrekin hazten gara! Familiak EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko hezkuntza proiektuaren oinarrizko aldea dira. Parte hartzen dabe gelan, euren seme-alaben proiektuetan eta egunero hobetzen laguntzen deuskue. Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeak ekimena garatu dau.
Arropa bilketa
Arropa bilketa San Juan Ikastetxean eta, laster, Iparragirre Ikastolan. Hau bezalako alkartasun keinuak funtsezkoak dira gure gizartearen garapenean. EBI Ikastetxeetan, baloreak egunero bizi dira.





