Urtean zehar hainbat denboraldi ezberdin bizi ditugu: kurtsoko atzera-aurrerak, Gabonetako jai eta oporrak, azterketaldiak, lagunarteko jaiegunak, e.a.
Jesusen lagunak izaten ikasteko ere denpora behar dogu: horretarako antolatu zan Garizuma deitzen dan aldia.
Eta zer egiteko, zer asmatzeko, zer hausnartzeko?
Zelan eratu nire bizitza, noruntz bideratu nahi dot? Eta Jesusek zer proposatzen deusku?
Bertso batekin errasa da azaltzea:
Hemen gaude, adiskideok, iturriaren ondoan eserita,
esperantzaren itzalean, maitasunaren besotan,
Maitasuna esan dut… Bai, maitasuna… Ondo dakigu, oso ondo:
maitasun ezak gaitu erretzen, maitasunak baretzen, maitasunak edertzen.
Maitasunik gabe, ezer ez… Maitasunarekin dena…
Eta hemen gaude, iturriaren ertzean,
ezinaren leizean, beharraren atzean.
Garizuma aldi hau maitasunaz zaigu mintzo, maitasun kuttunaz…
guk uste ez dugunaz, Jaunak egin digunaz, ulertezina den maitasunaz.
Zurekin nahi dugu geldi, samariar emakume larri, iturri-ondoan, beti egarri…
ase-goza-baretu gaitzazu, maitasuna baitzara zu,
maitasun hutsa zara zu.