Gure aurreko belaunaldietan giza emaitza ugari izan ditugu eredu, bakoitzaren NOR IZATEAri aurre emateko lagungarri bihurtu direnak. Gaurkoan, hau aipatzera nator: Joxean Artzek poetak, hainbeste bider aitatu zuen giza seme-alabon lanik behinena. Gogora ekarten ditut bere esanak:
«GARENAK IZATEA», bizitza guztiko borroka latza dugu gizakumeok.
Heziketa ibilbidearen helburu nagusiena pertsonaren nor izatea ehuntzea dugu; baina pertsona bakoitzak zein ingurugiroan lortzen du bere izate hori? Naturaren barne, baina ez da nahiko… giza alkarkidetza inguruan, bertan jarrera eta baloreen erdigunean, baita ideien sormen eta gauzatzean… Hau da, ekimen eta ekinean.
Murgilduta bizi garean mundo hau bere senera bultzatuz, mundua berreraikitzen gizakia bera izatearen sendotasunera bidea egiten du, garenak izateak norbere buruaren kontzientzia eta askatasunean burujabetasuna sakonoduz, orduan bai egoki doala nor izatearen ekina.
Ibilbide luze eta sendo honetan kontu kontari goaz aurrera. Ahoz ahozko bizipenak gure lagunminak bihurtzen dira. Giza istorio txikiak edo handiak, aberatsak edo herrikoiak, lagungarri bihurtzen dira. Giza seme-alaben soka luzean, edo ADN katean sartu gaituzte nahi zein nahi ez…
Giza bizipen edo istorioek, ahozkera edo idazki erara, hiru gerusa nagusi dituzte: gertakizun edo gertatutako batzuk, barreneko ikuspegi edo irakurketa eskeiniz, denboraren neurri baten jarrita, eta bien artean uztartuta ekintza eta bere kontzientzia edo eragina lotura bihurtuta.
Giza bizitzaren hasiera alkarbizitzan murgilduta ematen du bere hasiera; familia, herri, ingurugiro baten ekintzaile erara sartzen da, aktore edo aktoresa modura.
Zer gehiago ete da jainkozaletasuna? Kristinauok esaten dugu Nazareteko Jesus, Jainkoaren parabola dela; beste era batera esanda, Jesusek eginikoa eta esanikoaren bitartez, bizipen eta istorioen bitartez mundu hau eratzen dugula haren amets nagusiaren tankeran.
Aurreko belaunaldien, euren jainkozaletasunari adimena jarrita, galdera guregana dator bueltan: eta ni, zein eratako pertsona izan nahi dut? Prest nago zeozer egiteko mundu hau bere honera bultzateko, hobeago egiteko,? Eta giza ibilbide honetan, alkarbizitza eta alkarkidetzari hauspoa emoten, Jainkoa lagun… nire askatasunaren euskarri.