Alkartasuna beti dago presente EBI sarean. Modu ezberdinetan, eta, bereziki, Gabonetan. Hezkuntzak ezin dauzalako begi bistatik galdu hain garrantzitsuak diran balioak.
Holan, azken asteotan EBI sareko ikasleek Gabonekaz lotutako hainbat ekimen jarri dabez martxan. Adibidez:
Somorrostron be hasi dira Gabonetako Astea ospatzen, besteak beste, Kilo eta Bidezko Merkataritza Kanpainagaz, Gabonetako Otoitzakaz eta txokolatadagaz.



Begoñazpi Ikastolan Gabonak familiakaz ospatu dabez.



Ez daigun ahaztu EITB Maratoia, EITBk antolatutako maratoi solidarioa. Bertan, La Inmaculada Ikastetxeak, Iparragirre Ikastolak edo San Felix Ikastolak euren bideoak bidaldu dabez, aurtengo gaia, zahartze osasuntsua eta bizitza luze eta ondo bizitako bizialde luzea oinarri hartuta.