Ezagutzen dozu EBI ikastetxe eta ikastoletan ezarritako matematika Singapur metodoa?

Matematikak irakasteko metodologia hau Singapurreko Hezkuntzarako Institutu Nazionalak sortu eban, ikasleen artean matematiken ikaskuntza hobetzea ezinbestekoa zala ikusita

‘Singapur’ metodoak, problemak era askotara ebaztera bultzatzen ditu ikasleak, eta, batez be, ohikoak ez diran ebazpen-estrategiak erabiltera. Holan, bitarteko gehiago eskaintzen jake ikasleei problemak ulertzeko eta ebazteko. Zeharka, matematiken irudi moldakorragoa, euren errealidadetik gertuago dan irudia sortzen dabe; bitartean, matematikekiko lotura be formula, eragiketa eta algoritmoak erabiliz baino positiboago bilakatzen da.

Comparte