Euskeraren Nazioarteko Egunagaz bat egin dau EBI sareak

Abenduaren 3an ospatzen ari garen Euskeraren Nazioarteko Egunean, gure hizkuntzaren balioa aldarrikatzen dogu, gero eta sendoago eta hedatuago baitago gure gizartean.  Ekimenari gure harri koskorra ekartzeko, gure ikastetxe eta ikastoletan hainbat jarduera egingo doguz.

Euskera munduan zehar mintzatuko da gaur, are gehiago Euskaraldiaren barruan, euskera bultzatzeko ekimena, belarriprest (euskera ulertzen dabenak) eta ahobizi (euskaraz hitz egiten dabenak) bihurtu dauana gure lurraldea, gure diaspora eta euskaldunak dagozan leku oro.

Gaur euskera ospatzen dogu, jakin badakigularik lan asko dagoala egiteko, baina harrotasunez, gure hezkuntza programen bidez Bizkaiko gizartean hizkuntzaren bultzatzaileetako bat izan garalako. Gure hizkuntza beikularra da eta 50 urte baino gehiago daroagu egunero hagaz lanean. Jarraitu daigun gure ondarea zaintzen, gure altxorra. Gora euskera!

Comparte