Euskeraren Eguna, jardunaldi sinbolikoa baino askoz gehiago

Euskal kultura eta euskara EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarearen ardatz tinkoak dira. Horregaitik, Euskeraren Eguna bizi bizi igaro dabez ikastolek eta ikastetxeek.

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeek euskerarekiko daben konpromisoa finkoa da urte guztian zehar. Baina egun honeetan ikastetxeek, – ikasle, irakasle zein familiak barne, sentsibilizazioaren alde bultzada berezia egiten dabe euskeraren eguneroko erabileraren alde.

Ikastolek eta ikastetxeek hainbat hezkuntza ekintza eta ekitadi antolatu dabe –ikasleek be ekintza batzuk proposatu dabe-  euskera sustatzeko geletan zein ikasgeletatik kanpo eta kalean  dauan garrantzia agerian jartzeko.

Comparte