Euskararen Eguna: EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareak euskararekiko konpromisoa berresten dau

Euskal kultura eta euskera EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarearen ardatz tinkoak dira. Horregatik, Euskararen Eguna bizi bizi igaro dabez EBI ikastolek eta ikastetxeek.

Izan be, hainbat ekimen burutu dabez ikasleek Euskara Eguna ospatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Ikastetxe eta ikastoletako familiek, ikasleek, irakasleek eta langileek jardunaldian parte hartu dabe euskera erabilera sustatzeko eta irdudietan irudikatu dabez.

Musika ekitaldiak, jolasak,  ipuin-kontariak, aldarrikapen-ekitaldiak, bestsolaritza, dantza, besteak beste, burutu dabez. 

Euskara, hala be, eguneroko lana da EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean eta, horregaitik euskerarekiko konpromisoa sendoa da.

Comparte