[Europako eguna] Hezkuntza sustatzeko proiektu europarrak

EBI ikastegietako ikaskuntza, dauela urte askotatik, ez da ikastetxe eta ikastoletako hormetara mugatzen. Europa osoa ikasgela bat gehiago da. Hainbat hezkuntza-programek, Erasmus + edo E-Twinning, besteak beste, beren ezagutzak eta esperientziak askoz haratago garatzea ahalbidetzen deutsie ikasleei.

Horrela ba, EBI Ikastegietako ikasleak Erasmus + programan murgilduta dagoz, holan, Europako hainbat herrialdetan ikasten jarraituko dabe. Italia, Herbehereak, Danimarka, Lituania, Grezia… ikasleak dagozan lekuetako batzuk dira.

Lanbide Heziketan, gainera, ikasleek praktikak burutuko dabez empresetan eta esperientzia bikaina biziko dabe.

Barrikuntzaren eta nazioartekotzearen testuinguruan, barriz be EBIk ikasleentzako balio handiko proiektuetan parte hartzen dau, ezagutzak eta esperientziak partekatzen ikasteko.

Esate baterako, Erasmus +eko ‘Traditional Sport’ bezalako proiektu europarra Istanbulera bialdu dauz San Viatorreko ikasleak. Holan, kirolaren bitartez, sustatzen dira boluntariotza kirolan, gizarte inklusioa, aukera bardintasuna, jarduera fisikoa…

Ingelesaren ikasketa eta bere praktika bizi bizi mantentzen diralako EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Beste ekimenen artean, ‘eTwinning’ dogu, Europako beste ikastetxe batzuekin proiektuak partekatzea ahalbidetzen deuskun plataforma.

Ikasleak gutun, mezu elektroniko edo bideoen bidez komunikatzen dira Hanburgoko (Alemania) edo Reunion Uharteko (Frantzia) ikasleekaz. eTwinning-ek, Europako ikastetxeen komunitateak, bermatutako proiektua da.

EBI Europaz blaitzen da. Ikastetxe eta ikastolen hezkuntza proiektuak ez dauz alde batera ixten ikasle trukeen onurak, beti be ikasleei helburu argiak erakustean oinarrituta.

Comparte