Aurtengo kurtsoan aurrera egiten dihardogu Erlijio curriculum barria eratzen. Aurreko boletinetan agertu izan dogun erara, sei adar nagusiak IKAS EGOEREN BITARTEZ jorratzea proposatzen da; baina baita gako pedagogiko ezberdinen artean, kristau ereduaren oinarrian, ahozko istorioen bitartez, Montessori pedagogia bitarteko dogula.
Horretarako egin dogu deialdia formakuntza aproposa egiteko EBI sareko ikastetxeetako irakasleekin: azaroak 20 eta abenduak 4an ari gara egiten.
Metodo pedagogiko honek narrazio biblikoak hartzen ditu iturburu, kontatuak entzuteko; entzuteko eta interaktibatzeko saio baten bidez, gizaki bakoitzak hazkunde-prozesuan planteatzen dizkigun galdera handiei buruz barneratzeko aukera ematen du, eta pertsona gisa bizitzea osatzen duen errealitate konplexuaren kontzientzia osoa hartzen dugun heinean.
Jainko zaletasuna gure aurreko belaunaldiak bizi izanik, erronka eta erantzunak ezagutzen ditugun bitartean, geure barrenean galderak sortzen dira, eta modu apal eta babestuan, borobilean jarrita gagozala, gizabideari zentzuna aurkitzen goazela proposatzen dogu.
Alkarte sena ardatz legez hartuta, lehenengo borobilean jarten gara; ondoren ahozko narrazioaren bitartez eta eskuarteko sinboloak erabilita, pertsonaiek, baita Jainko bizipena gogorarazten dogu. Gero, partaide bakoitza, ume, gaztetxo, zein heldu izan, norberaren denpora erabiliko dau bere hausnarketa egiteko. Amaitu orduko, barriro buelta-bueltan jarten gara eta nork nahi azaltzen dau nondik nora joan da bere ekintza: esku lana, irudiekin jolasa, e.a.
Saioari agur esango zaio narratzaileak zirkuluko kide bakoitzari hitz pertsonal bat eskaintzen dionean, hausnarketarako arrazoi izan dena aurrera eramateko gonbidapena eginez.
Identitate pertsonala eraikitzeko uneak eta denborak, besteekin elkartzea, lasaitasuna… bizitza orientatzeko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko prozesuen artean.