ETHAZI metodologia: etengabeko hobekuntza Lanbide Heziketako ikastetxeetan

Konponbideak aurkitzeko lankidetza bultzatzen daben método honek hazten jarraitzen dau EBI Ikastetxeen hezkuntza-ereduan

Lanbide Heziketako EBI ikastegiek etengabeko hobekuntza-prozesuetan murgilduta jarraitzen dabe Ethazi metodologiaren barruan. Eredu hori erronketan oinarritutako metodologia da, non ikasleek, lortu behar dabezan gaitasun teknikoez gain, zeharkako beste konpetentzia batzuk lortzen dabezan, euren lan etorkizunari jagokonez (talde lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna…).

Metodologia erronketan oinarrituta dago, eta, horren bidez, ikasleak, irakasleak eta enpresak inplikatu gura dira, alde guztiek etekina atera daiten. Ikasleek maila handiagoa lortzen dabe oinarrizko gaitasunetan zein gaitasun teknologiko eta zeharkakoetan (talde lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna…). Ikaskuntza prozesuan protagonismo handiagoa hartzeaz gain.

Irakasleek irakaskuntzako, ebaluazioko eta feedback metodologia barriak ezagutzen dabez, ikasleengan prestakuntza hobea bultzatuz. Ideiak eta esperientziak trukatzea funtsezkoa da emaitza ezin hobea eta bateratua lortzeko. Adibidez, San Viator Ikastetxeak Ethazi Eguna antolatu dau, eta bertan hainbat gradutan egiten diren ekintzak partekatu dira, etengabeko hobekuntzako prozesu horiek inplementatzeko.

Enpresek, bestalde, zeharkako konpetentzietan prestakuntza handiagoa daben eta sormen/barne-ekintzailetzako zereginetan parte hartzeko prestutasun handiagoa daben pertsonak izateko dabezan eskaerak eta premiak asetuta ikusten dabez.

Comparte