Lanbide Heziketako EBI ikastegien hezkuntza eskaintza handitu da. Eta barritasun garrantsitsuekaz. Sopuertako San Viator, Muskizko Somorrostro, Ondarroako Arrantza Eskola, Bilboko Otxarkoaga eta Zeanuriko Zulaibar murgilduta dagoz, urtez urte, etengabeko hobekuntzan, eta honek, esanguratsuki hezkuntza eskaintza handitzera eroan deutse.
Datorren ikasturterako barrikuntzen artean, Otxarkoaga Ikastetxeak ezarriko dau automobilgintzaren inguruko oinarrizko eta erdiko graduak integratuko dauan lau urteko ibilbide barritzaile bat. Ikasleak karrozerian eta elektromekanikan trebatu ahal izango dira, eta, holan, bi urteren buruan, automozioko oinarrizko gradua eta, lau urteren buruan, elektromekanikako erdiko gradua lortu ahal izango dabe. Ibilbide honek, Euskadin hezkuntza bakarra eta espezializatua danak, enpresetan prestakuntza izango dau 4 urteetan, eta horrek ikaskuntza sustatzen dau.
Web garapena beste barritasunetako bat izango da. Bai Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak bai Zulaibar Lanbide Ikastegiak txertatuko dabe Web Aplikazioen Garapeneko gradua euren hezkuntza eskaintzan, prestakuntza honek eskaera handia baitau egun enpresengandik.
Hori guztia ikasturte honetan integratutako gradu barriei gehitu behar jake. San Viator Ikastegiak, adibidez, Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko eta Mantentze Elektronikoko Goi Mailako Graduak jarri dauz abian. Guztira, Lanbide Heziketako 16 ziklo.
Edo Ondarroako ‘Antiguako Ama’ Arrantza Eskolak eskaintzen dauazan erdi-mailako bi graduak eta goi-mailako bi graduak. Aurten, Nabigazioko eta Itsasertzeko Arrantzako erdi mailako zikloa sartu dabe.
Hezkuntza eskaintza bikaina, laneratze tasa altu bategaz. Bataz beste, zikloek ahalbidetzen dabe ikasleen %87k lana aurkitzea ikasketak amaitu eta aste gitxira.