Hezkuntza eta Kulturarako Gotzain Batzordeak, azaroaren 29 eta 30ean, elizbarrutien titularitatepeko ikastetxeetako ordezkariak bilduko dauz Bilbon, euren hezkuntza egitasmoak bateratzeko. Jardueren azken urteko memoriaren datuen arabera, Espainiako Elizak ikastetxe horietako 323 dauz, eta horietan 135.000 ikaslek baino gehiagok jasotzen dabe hezkuntza integrala.
Valentzian ekainean egindako lehen topaketaren ostean, non lan bateratua abian jarri zan, elizbarrutiko ikastetxeetako ordezkariak elkartuko dira barriro. Oraingo honetan, data eta lekua egokitu da EBI STEAM Azokara, non Bilboko gotzaindegiko elizbarrutiko ikastetxeen ikasleek zientziara eta teknologiara lotutako proiektuak aurkeztuko dabezan.
Azaroaren 29an, martitzen arratsaldean, proiektu hau aurkeztuko da. Hurrengo egunenan, beratik-bertara ezagutuko dabe, goiza ekitaldian parte hartzen daben ikasleekaz igaroko baitabe. EBI STEAM Azokaz gain, programatuta dagoz be bisita bat elizbarrutiko ikastetxe batera, topaketa telematikoak eta hainbat elizbarrutitan abian jarritako “praktika onen” aurkezpena.