Erasmus+, aukera bikaina Europan be Lanbide Heziketa ikasteko

EBIko ikasleak Europaz blaitzen dira, kulturez, hizkuntzez, ikasteko beste modu batzuez euren ezagutza eta konpetentziak hobetzeko. Hainbat adinetako eta hezkuntza etapatako neska-mutilak murgilduta dagoz Erasmus+ programa europarretan, Europar Batasunaren programa hezkuntza, formakuntza, gaztedia eta kirola babesteko.

Italia, Herbehereak, Danimarka… ikasleak dagozan lekuetako batzuk dira. Gainera, bereziki Lanbide Heziketako ikasleak hainbat herrialdetako ikastegitan eta enpresatan prestatzen ari dira euren konpetentziak zabaltzeko.

Esate baterako, San Viator Ikastegiko Ibilgailuen Elektromekanikako Erdi Mailako ikasleak Odensen (Danimarka) egon dira, Erasmus + Automobility proiektuaren barruan, eta Oinarrizko LHko eta LTZko neska-mutilak Italiako hainbat hiritan izan dira.

Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko ikasleek be aukera dabe nazioarteko esperientzia hori Milanen bizitzeko, HETEL sareko ikasleekaz batera. Somorrostro Prestakuntza Zentroko Oinarrizko LHko ikasleak ere Italian izan dira proiektu beraren barruan. Esperientzia akademiko eta pertsonal oso aberasgarria.

Gainera, Otxarkoaga Oinarrizko LHko prestakuntza ikastegiko ikasleak Berlinera eta Paduara joan dira, bi hirietako enpresetan ikasketekaz lotutako praktika profesionalak egiteko hilabetez.

Comparte