EBIko ikastola eta ikastetxeetan matematika mundua ulertzeko funtsezko tresna gisa ulertzen dogu. Horregaitik, irakasgai hau ikasleen egunerokotasunera hurbiltzeko metodologia barritzaileen aldeko apustua egiten dogu, arrazonamendua, sormena eta pentsamentu kritikoa sustauz.
Jado Ikastetxean Olinpiada Matematikoak antolatu dabez. Ekimen horrek erronka numerikoa esperientzia motibatzaile bihurtzen dau, eta ahalegina, gainditzea eta erronkekiko gustua indartzen dauz.
Bestalde, Sagrado Corazón Ikastetxean eta San Fidel Ikastolan, matematika jolasaren eta ikasleen eguneroko errealitateagaz lotutako egoeren bidez lantzen da. Manipulazio-dinamikek, erronka praktikoek eta aplikautako proposamenek kontzeptuak esperientzia eta ikaskuntza esanguratsutik ulertzea ahalbidetzen dabe.
Gainera, Berakruz Ikastolak ‘Tour de Mates’ lehiaketan parte hartu dau, diziplina hori modu ludiko eta parte-hartzailean hurbiltzen dauan ekimenean, matematika abentura partekatu gisa be bizi daitekeela erakutsiz.
Esperientzia horiekaz, EBIko ikastola eta ikastetxeek matematika-irakaskuntza hurbilago, barritzaileago eta bizitzagaz lotuagoa izateko konpromisoa indartzen dabe, bokazioak piztuz eta etorkizunerako funtsezko gaitasunak garatuz.






