Neurriz bizi

Ba al zenekiten urtero Caritas Bizkaiak 11.500 pertsona baino gehiagori eskaintzen dietela laguntza bere proiektuetan (haurrak, familia-harremanak, gazteak, enplegua, etxerik gabeko pertsonak, adinekoak, zerbitzu juridikoa edo psikologikoa)? Laguntza horren bidez, beren premiei erantzuten die, itxaropena indartzen du eta bizitza duina garatu ahal izateko eskubideak defendatzen ditu. Errealitate hurbila, interpelatzen gaituena eta beste alde batera ez begiratzera gonbidatzen gaituena.

Garizumako aldi honetan, Caritasek Jainkoaren ahotsa entzuteko aukera bat bezala bizitzea proposatzen du, gure bizitzaren neurri justua aurkitzen eta familian gure hautu pertsonal eta kolektiboei buruz hausnartuz. “Xumetasunez bizitzea“, sinpletasun horrek beste pertsona batzuentzako duintasun-aukerak ekar ditzakeelako.

Ekimen hauetako batzuk familian partekatzea proposatzen dizuegu:

  1. Kontzienteki kontsumitzea, beharrezkoa eta beharrezkoa ez dena bereiziz.
  2. Bizitzak eta naturak egunero eskaintzen dizkiguten opariez gozatzea.
  3. Kontsumoa murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea.
  4. Bidegabeki pobrezian bizi direnei elkartasuna adieraztea eta salaketa-ekintzetan mobilizatzea.
  5. Mana, etorkkizuna elikatuz” proiektua ezagutzea. Proiektu hori Bizkaiko Caritasek bultzatzen du Lapiko Catering-en bitartez, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonentzako lan-aukerak sortzeko.
  6. Jesus imitatzea eta zure Kristau Komunitateko otoitz-uneetan parte hartzea.