Aurten, Bizkaia Irratia eta Herri Irratia-Radio Popular hezkuntzan, barrikuntza metodologikoan edo ikasleetan oinarritutako hezkuntza praktikoan sakontzen dauan saio bat garatzen ari dira. Laburbilduz, garai honeetan nola hezi kontatzea dabe helburu. Azken baten, hezkuntza gure gizartearen oinarrietako bat da.
Astero, elizbarrutiko irratiek EBI sareko ikastegi bat bisitatzen dabe ikastetxe edo ikastolaren hezkuntza errealitatea ezagutzeko, eta aldi berean, sistema metodologikoei, ikasgeletan garatzen diran proiektuei edo ikasleen lanari ahotsa emoteko.
Irratsaioa zapatu goizetan emitiduten da Bizkaia Irratian, ikasleak protagonista diran hainbat mikroespazioren bitartez. EBI sareko neska-mutilek euren egunerokoa erakusten dabe uhinetan, kantu, bertso, eztabaida txiki eta txisteen bitartez.
Gainera, elkarrizketa sakonak egungo hezkuntzaren, metodologia barritzaileen edo ikasleen beharren inguruan miatzen dau. Irratiek bideoan be grabatzen dabez neska-mutilen parte-hartzea.
Hona hemen aipatutakoaren adibide batzuk:
Bizkaia Irratia Artxandape Ikastolara joan da euren hezkuntza eskaintza, proiektuak eta metodologia ezagutzeko.
http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/HEZKUNTZA+TARTEA/10442/1
San Fidel Ikastola. Bizkaia Irratiak San Fidel Ikastolara jo dau Hezkuntza Tartean. Euren proiektuak, kantak eta bertsoak ezagutu doguz.
http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/HEZKUNTZA+TARTEA/10408/1
Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxe barritzailea da eta hezkuntza-proiektu aurreratua dau. Bizkaia Irratian kontatu dabe.
http://bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/HEZKUNTZA+TARTEA/10239