Elizbarrutiko ikastetxeetako arduradunen topaketa Lugon

EBI ikastetxeek parte hartu dabe, maiatzaren 6tik 8ra bitartean, Lugon egin dan Elizbarrutiko Ikastetxeetako Titularren V. Topaketan. Bertan, ikastetxe honeen iraunkortasunagaz lotutako auziak jorratu dira: bideragarritasun sozio-ekonomikoa edo oraingo erronkei ikuspegi pedagogikotik erantzuteko gaitasuna, besteak beste.

On Alfonso Carrascok, Lugoko gotzainak, zuzendutako Hezkuntza eta Kulturarako Gotzain Batzordeak deituta, Estatuko elizbarrutiko ikastetxeetako 60 titular inguru izan dira topaketan.

Gainera, elizbarrutiko ikastetxeek garatzen dabezan praktika onak partekatu dabez. EBI-n, adibidez, Markinako Bera Kruz Ikastolak konfiantzaren pedagogiaren eredua aurkeztu dau, hainbat urtetan garatutakoa eta metodologia optimo bezala ezarri dana ikasle txikienekaz lan egiteko.

Holan, topaketatik elizbarrutiko ikastetxeen sarearen alderdi komunak jorratzeko proposamenak atara dira.

Espainian, 340 ikastetxe baino gehiago dagoz elizbarrutiko eremuan.

Comparte