Elizbarrutiko Ikastetxeek Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna ospatu dabe

Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna dala eta, Elizbarrutiko Ikastetxeek hainbat jarduera antolatu ebazan ikasleen aniztasun funtzinonalaren eta ondoizate emozinonalaren garapenaren garrantzia nabarmentzeko.

Otxarkoaga Ikastetxean, jardunaldi berezi bat egin zan. Bertan, Sonia Rueda artistak emozinoen adierazpena landu eban barazkiekin artearen bidez, ikasleei esperientzia sortzaile bat eskainiz.

Ondoren, mahai-inguru bat egin zan, eta bertan parte hartu eben Marian Olabarrietak (Bizitza Beterako Laguntza – Eusko Jaurlaritza), Emma Ballusek (GORABIDE), ikasle ohi baten amak eta hezkuntza-taldeko kide batek, hezkuntza- eta familia-laguntzari buruzko alkarrizketarako eta hausnarketarako gune bat sortuz.

Bestalde, Iparragirre Ikastolak, beste batzuen artean, bat egin eban ospakizun horregaz, eta aniztasun funtzinonala landu eban bere ikasgeletan, ikasleei egokitutako jardueren bidez. Hemen egin eben bideoa.

Ekimen horreek EBIk hezkuntza integralagaz dauan konpromisoa islatzen dabe, ikaskuntza akademikoari zein ikasleen garapen pertsonal eta emozinonalari arreta emoten deutsena.