EBI ikastetxe eta ikastolek ordezkaritza nabarmena izan dabe Zientzia Azokan, Elhuyar Fundazioak ekainaren 2tik 4era bitartean antolatzen dauan eta ikasleen lana eremu zientifikoan erakusten dauan zientzia azoka.
Somorrostro Ikastegiak, Begoñazpi Ikastolak eta San Fidel Ikastolak parte hartu dabe Zientzia Azokan, baita hainbat sari eskuratu ere. Publikora irekita ospatu da, Bilboko Areatzan.
Horrela, zientzia eta pentsamendu zientifikoa, protagonista ikasturtean zehar ikastegietan, benetako proiektu zientifiko bihurtzen dira Zientzia Azokan. Adibidez, Begoñazpi Ikastolako Batxilergoko ikasleek plastiko organikoa lortzeko kasu praktikoa aurkeztu dabe kutsadura murrizteko asmoz.
Izan be, zientzia- erakusketa hau Elizbarrutiko ikastetxe eta ikastoletako hezkuntza metodologiaren isla da. Ikasleak egungo arazoak aurkitu dabezanean, zientzia eta ezaguera zientifikoak –teoria, ikreketa, froga, demostrazioa- burutzen dabez. Gaur egungo hezkuntzak ikasle pentsakor eta gogoetatsuak behar dauz eta.