EBI ikastetxe eta ikastolek ordezkaritza nabarmena izan dabe Zientzia Azokan, Elhuyar Fundazioak ekainaren 2tik 5era bitartean antolatzen dauan eta ikasleen lana eremu zientifikoan erakusten dauan zientzia azoka.
Artxandape Ikastolak, Somorrostro Ikastegiak, Begoñazpi Ikastolako eta Sagrado Corazón Ikastetxeak parte hartu dabe Zientzia Azokan. Publikora irekita ospatu da, Bilboko Areatzan.
Horrela, zientzia eta pentsamendu zientifikoa, protagonista ikasturtean zehar ikastegietan, benetako proiektu zientifiko bihurtzen dira Zientzia Azokan. Adibidez, Bigarren Hezkuntzako ikasleek konponbide robotiko eta teknologikoak aurkezten dabez hondartzan pilaketak saihesteko ikastegiak hobetzeko sistema automatikoak hobetzeko.
Izan be, zientzia- erakusketa hau Elizbarrutiko ikastetxe eta ikastoletako hezkuntza metodologiaren isla da. Ikasleak egungo arazoak aurkitu dabezanean, zientzia eta ezaguera zientifikoak –teoria, ikreketa, froga, demostrazioa- burutzen dabez. Gaur egungo hezkuntzak ikasle pentsakor eta gogoetatsuak behar dauz eta.