Bilboko gotzainak, On Joseba Segurak, eleizbarrutiko hainbat erakunde gonbidatu dauz, besteak beste, EBI sarea, Bilboko Eleizmuseoan egin dan Gabonetako luntxera hurbiltasunez, topaketaz eta esker onez betetako giroan.
Ekitaldia, egun esanguratsu honetan alkarbizitzarako gune bat partekatzeko aukera izan da, eleizbarrutiko erakundeen arteko loturak indartuz eta urtean zehar komunitataren zerbitzura egiten daben lana aitortuz.
Topaketan Elizbarrutiko erakundeen hezkuntza-, gizarte- eta pastoraltza-ekintzan inspiratzen diran balioakaz komunitatea eta konpromisoa sortzearen eta alkarlanaren garrantzia azpimarratu da, Gabonetako espirituak markatutako testuinguruan.




