Lanbide Heziketako sailburuordeak LHko VI. Plana aurkeztu dau Otxarkoagako Hezkuntza Jardunaldietan

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok Lanbide Heziketako VI. Plana aurkeztu dau eguen honetan, maiatzaren 11n, Otxakoaga Prestakuntza Ikastegian egindako Hezkuntza Jardunaldietan. Bertan, HETELeko presidente Julen Elgetak be parte hartu dau, eta Lanbide Heziketa Onartzeko Agindua azaldu dau.


Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskal Lanbide Heziketarako plan barriak 513 milioi euroko inbertsioa izango dau datozen urteetan, eta, besteak beste, ikasgela interaktiboak eta zibersegurtasuneko zentro edo laborategietan murgildutako teknologia sortzea ekarriko dau.


Gainera, LHko planaren helburua da 2025/2026 ikasturterako prestakuntza duala egiten daben ikasleen egungo % 30etik % 100era igarotzea, 25.000 enpresaren inplikazioari esker.


Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiko zuzendariak, Juanan Arrietak, hezkuntza jardunaldiak aurkeztu dauz, 13. ediziora iritsi diranak. Gainera, jardunaldiari esker, gonbidatu guztiek zentroko instalazioak bisitatu eta hizlariekaz hitz egin ahal izan dabe.

Comparte