Gure eskualdeen gizarte-, ekonomia- eta lan-garapena EBI ikastetxeen ardatzetako bat da. San Viator Ikastetxeak emoten dauan Enkarterri Hoberantz saria bultzada zoragarria da. Zorionak, Ediciones Deusto, aurten saritua
EDICIONES DEUSTO S.A.k Enkarterri Hoberantz saria jaso dau XIX. edizioan, Sopuertako San Viator Zentroak eta Enkarterrietako Mankomunitateak antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturren, SPRIren, ADRren, Enkarterrialderen eta Enkarterri Groupen laguntzarekin.
EDICIONES DEUSTO, S.A.n bereziki baloratu dira:
Enkarterrin enpresa-garapenarekin duen konpromisoa.
Bere jardueraren nazioarteko hedapenaren aldeko apustua.
Kalitatearen aldeko apustua, prozesukako kudeaketa-sistema baten eta SFC ziurtatutako produktu baten bidez.
Produktuan etengabeko berrikuntza bultzatzeko estrategia, sormena eta pertsonalizazioa emanez.
Baina, batez ere, ingurumenaren iraunkortasuna ardatz estrategiko gisa ezartzeagatik, guztietan praktika eta balio iraunkorrak integratuz.
Sari honek Enkarterriren aldeko ahaleginak batu nahi ditu, enpresek gure eskualdearen garapenean egindako lan garrantzitsua aitortuz eta enplegua sortzeko egindako ahalegina, kalitatearen aldeko apustua, berrikuntza teknologikoa eta etengabeko prestakuntzaren aldeko konpromisoa sarituz, besteak beste.