Otxarkoaga Heziketa Ikastetxeko eta Somorrostro Prestakuntza Zentroko LHko EBI ikastegiak jada prestatzen ari dira Euskelec hezkuntza-proiektuan parte hartzeko, ikasleek eraikitako auto elektrikoen lehiaketa.
Holan, LHko hainbat mailatako neska-mutilek % 100 elektrikoa dan ibilgailu bat diseinatuko eta eraikiko dabe oinarri motor komun baten gainean (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen talde-lana indartzeko eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa oinarritzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikoagaitik.
Ibilgailua eraiki ondoren, ikasleek hainbat lasterketetan parte hartuko dabe uri-zirkuitu batean, eta horreek eraikuntzaren eraginkortasuna neurtuko dabe.
ETHAZI metodologiaren bidez, auto elektrikoak urtean zehar fabrikau dabez, proiektu edo erronka gisa. Holan, ezagutza eta gaitasun guztiak mahai gainean jartzen dira eta, aldi berean, motibazioa, konpromisoa, erantzukizuna eta, batez be, talde-lana garatzen dira.